Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • “Droga baten antzekoa da Lucio Urtubia”

“Droga baten antzekoa da Lucio Urtubia”

Lucio Urtubiaren bizitza eleberri grafiko batean biltzeko erronkari ekin dio Mikel Santos 'Belatz' irudigile nafarrak. Eta emaitza izugarria izan da, zinez ederra. Lan honen sorkuntza prozesuaren inguruan solastu gara berarekin.

 

«A ze marroia» edo «a ze erantzukizun handia» pentsatuko zenuen Txalapartak Cascanteko anarkista ezaguna den Lucio Urtubiaren bizitza komiki batean marrazteko enkargua egin zizunean. Jakinda, gainera, hari buruzko euskarazko estreinako liburua dela hauxe. Beldurrik izan ote zenuen baiezkoa eman aurretik?

Erantzukizuna bai, marroirik ez! Proiektuak sortzen didan ilusioak gainditzen du suertatu dakidakeen bertigo apurra. Lucioren bizitza ezagutzen nuen, baina oso gainetik, pasadizo ezagunenak batik bat eta pertsonaiarenganako miresmena sentitzen nuen anekdota-bilduma testuinguru horren baitan. Lucio-gizakia, eta batez ere egin zuena egitera eta den bezalakoa izatera bultzatu zuten arrazoi eta baldintzak ulertzeko balio izan dit. Urtubiak ez zaitu epel uzten, barruraino sartzen zaizu, pentsarazten dizu eta, aldi berean, hunkitzen zaitu. Zirrara eragiten dizu 86 urte dituen agure bat gazte iraultzaile bat bezala hitz egiten entzutea, baina ez bakarrik etorkizunean egin behar denaz, baizik eta jada egin duenaz. Gazteak ez bezala... Aldi berean, sentsazio positibo bat uzten dizu beste ororen gainetik: denbora ezin dugula galdu eta gizarte hiperkapitalista hau aldatu dezakegula.

Bere sorterri frankistan bizitako haurtzaroa, Armada espainolari egindako lapurretak, banketxe-desjabetzeak, Citibank-i iruzurra bidai-txekeen bidez, presoen aldeko borroka etengabea... Hainbeste hitz egin da eta hitz egiten du hark ere bere pasadizoez... Zerbait berririk kontatzeko geratzen ote zitzaizun?

Laguntzeko bakarrik ez, bere inguruan kontzientzia aktibo bat sortzeko borrokan darama Luciok urte asko eta, esan dezagun, gidoia, diskurtsoa, oso ondo ikasi ditu. Daukan adinarekin, etengabe ahoz kontatzen dituelako edota koaderno batean idazten dituelako, behin eta berriz aipatzen dituen pasarteak gogoratzen ditu, baina niri beste kontu batzuk interesatzen zitzaizkidan horiek baino gehiago eta zerbait berria konta zezan. Eleberri grafiko honetan gauza berriak kontatuko ditugu, baina batez ere Lucioren buruan sartzeko ahalegina aurkituko du irakurleak; bere izaera modu bisualago batean erakutsiko dut bere bizitzaren justifikazioa eginez.

Txantxetan esaten nizun Lucioren biografo bihurtuko zinela, baina hala izan da azkenik. Bere bizitza gorabeheratsua ordenatu behar izan duzu, espazio eta garai konkretuetan kokatuz gertakari bakoitza... Dena kontatuta zegoela ematen zuen eta ordena bakarrik falta zitzaion?

Zoratu egin naiz, egia esan, ez baita gauza bera bere liburuak irakurtzea edo narrazio grafiko ordenatu bat sortzea. Harekin egindako elkarrizketetan kon-turatu nintzen berak bata bestearen ondoan kontatzen zituen pasadizoen artean 10 urteko aldea zegoela... Dokumentazio lana izugarria izan da, aldi berean, 80 urte, hainbat espazio ezberdin eta pertsonaia pila biltzen dituelako komikiak, eta ahalik eta fidelen izaten saiatu naiz horiekin guztiekin.

Liburuan, hala ere, errealitatetik urrun, irudimenaren fruitu, diruditen pasarte asko dago. Zenbat da benetakoa eta zenbat fikzioa lan honetan?

Fikzio oso gutxi dago, beharrezkoa zena soilik. Kuriosoki, ziur naiz irakurle askok ez duela jakingo zer den fikzioa eta zer ez, eta kasu askotan hala- beharrez tronpatuko direla, ekintza eta pasarte harrigarrienak ez baitira nire irudimenetik atera, Luciok bizitakoak dira. Nola da posible pertsona bakar bat hainbeste gertaera ezberdinen erdian egotea beti? Bizitza oso aktibo bat eraman behar duzu eta, batez ere, fronte guztietan egon behar zara beti, lehen lerroan.

Bi urte daramatzazu proiektu honekin bueltaka eta zurekin hitz egiten dugun bakoitzean ilusio izpirik galtzen ez duzula ikusten dugu, alderantziz. Lucioren bizi-indarra hain kutsakorra al da?

Bai, droga baten antzekoa da Lucio, harekin duzun elkarrizketaren arabera zure baitan efektu jakin bat eragingo dizuna. Hondar positibo bat uzten du beti zure baitan, eta pentsatzera behartzen zaitu: zuzena da daramagun bidea edo, gutako bakoitzak zerbait emanda, beste bide bati ekin eta helmuga aldatu dezakegu? Eta horretarako ez da anarkista izan behar; begiak ireki eta albo batera eta bestera begiratzen badugu, justizia ikusten dugun galdetu behar diogu geure buruari eta eroso bizi ez den ororekin enpatizatzen hasi.

Lucioren bizitza hiru denbora-lerroetan

Lucio Urtubiaren bizitza kontatzen duen komiki honek hiru denbora-lerro nagusi dauzka. Flashback eta flashforward ezberdinen bidez berreraiki du Belatz irudigile nafarrak anarkista cascantarraren bizitza.

Liburuaren muina, ezin bestela izan, Lucio 1954. urtean Parisera heltzen denetik 1980ko hamarkadara arte doan tartea da. Denbora-lerro horretan azaltzen dira erbestea, CNT, desjabetzeak, poliziaren jazarpena, 68ko Maiatza, inprimategi klandestinoak, aitatasuna, kartzela… Lucioren bizitza kontatzen saiatu diren lanetatik ezagutzen ditugun hainbat gertakizun, baina begirada berri baten argitan.

Bigarren denbora-lerroa iragan urruna da, Lucioren haurtzaroa. Nafar Erriberaren kolore arreak dituzten irudi horietan gerraostea azaltzen da, gordin: miseria, Cara al sol, fusilamenduak, gosea, kazikeak, estraperloa. Haurtzaro latz bat, Urtubiaren izaera zizelez landuko duena.

Azkenik, bi denbora-lerroak bat egiten duten unea oraina da. Lucio karrera-bukaerako lana amaitzen ari den Amaia gaztearekin Parisetik bion herria den Cascantera egiten duen bidaia da aldi hori, eta denbora eta espazio horretan ideologia agertuko da, familia, garai bateko gertakizunei buruzko gogoeta, eta… “Lucioren altxorra”.

Gerezi garaia. Lucio Urtubiaren biografia ilustratua

Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, Lucioren altxorra. Belatzek luze galdekatu du Lucio hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak iruditan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, cascantearraren biografo ofizial bihurturik, ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatuko dizkigu irudigile iruindarrak. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziei iskintxo egiteko asmatutako trikimailuak, familia-kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga-zeharkaldiak… Guztia edo ia guztia kontatuko digu Luciok akzioz eta ekintzaz betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: «Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da».

Mikel Santos 'Belatz'

Mikel Santos 'Belatz'ek ilustrazioa eta komikigintza ditu ofizio. Mikel Urmenetaren sortze-taldearen parte da eta, bai nazio zein nazioarte mailan, hainbat haur-ipuin ilustratu ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Tim Burtonek berak zuzendutako Pesadilla antes de Navidad (Penguin) filmaren komikirako egokitzapena. Horrez gain, elkarlanean egindako eta hainbat hizkuntzatan argitaratutako testu-liburutan parte hartu du. Osasuna Fundazioarentzat 90 minutos en el Reyno eta Nafar Gobernuarentzat Una aventura en tres tiempos komikien egilea da ere.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

La historia de un encuentro • Fernando Pérez de Laborda, traductor de 'Un libro pirenaico'

2018.06.15

Las llaves de Anna y las gafas de Hartheim

2018.06.18