Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

(H)ilbeltzak baditu bost

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten (H)ilbeltza bekaren abaroan sorturiko bilduman bosgarren alea jartzera dator Eneko Barberena Suak erreko ez balu eleberriarekin. Aurretik etorri ziren, txandaka euskaraz sortuak eta euskarara itzuliak argitaratzen baitira, Miel A. Elustondoren Kezko bola batek itoak birikak, Patricia Highsmithen Lardaska Josu Barambonesek itzulia, Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak eta Massimo Carlottoren Agur, maitea, ikusi arte Koldo Bigurik itzulia. 

Arrotzak eta besteak

Ainhoa Sanz peritua galduta dago Aezkoa ibarrean. Ez du ingurunea ezagutzen, inork gonbidatu ez duen bisitari dabil, beste norbaiten zapatak jantzi izan balitu bezala. Ez du ulertzen zergatik ez duen inork entenditzen bera ez dela ez detektibea, ez ikertzailea eta are gutxiago polizia. Sarkina bada, ordea, gogaikarri xamarra, eta lur arrotzean ari denez, aetzek ez diote lana erraz jarriko. Lagun eginen dion Joxe txoferrak, gainera, bertakoa izanik ere Ameriketan arrakasta saiatu eta porrot egin ostean sorterrira itzuli denak, ez dirudi lar garbia, hasieran behintzat. Egiaz, hasieran, garbi dagoen bakarra da hiru hildako eragin zituela suteak. Edo hori ere ez.

Aezkoa ibarrean barrena 

Eleberri hau idazteko, Eneko Barberena idazlea Aezkoan ibili da, protagonistaren botak jantzita, guztiz arrotz ez zaion inguruan. Horrela bakarrik uler daiteke nola deskribatzen zaizkigun bederatzi herriotako paisaiak, jendeak eta landak, zentzumen oro pizteko moduan. Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean egonik, muga administratiboa bertan du, horrek daukan karga sinboliko eta sozialarekin. Basoa eta oihana nagusi den 12 000 hektarea horietan, abeltzaintzak garrantzia handia izan du, nahiz eta izugarri urritu den azken urteetan. Artzainak agertuko zaizkigu, beraz, bai eta kontrabandoan arizaleak ere, eta modernagoak diren bestelako lanbide batzuk, meatzaritza proiektu bat kasurako. Batzuen eta besteen interesak eta ezinak aletuko zaizkigu puskaz puska, Ainhoa perituaren oinatz biziei jarraituz gero.

(H)ilbeltza bekaren emaitzak

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten V. (H)ilbeltza bekari esker idatzi du Eneko Barberenak eleberri hau. Aurretik etorri ziren, txandaka euskaraz sortuak eta euskarara itzuliak argitaratzen baitira, Miel A. Elustondoren Kezko bola batek itoak birikak, Patricia Highsmithen Lardaska Josu Barambonesek itzulia, Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak eta Massimo Carlottoren Agur, maitea, ikusi arte Koldo Bigurik itzulia. Horrela ari gara sortzen beltzaren kartografia bat; ikuskizun dago bildumako hurrengo aleak, Fred Vargasen Debout les morts eleberriak, zer paraje ilunetara garamatzan Beñat Irastorza itzultzailearen eskutik.

Erlazionatutako edukiak

Beltzaren aroa

2023.01. 3

Urtea esnatzearekin batera datoz gurera krimenak, gorpuak, ikerketak, muturluzeak eta horiek guztiak biltzen dituen...

Egungo Italiaren B aldea

2021.12.21

(H)Ilbeltza bekaren altzoan sorturiko bilduma hazten ari da: Baztandik AEBra, AEBtik Vianara eta Vianatik Italiara egin dugu bildumako eleberri...

Exekuzio publikoak, suizidio intimoak | Iñigo Astiz

2022.03. 7

Beirazko kanpaia eleberria Victoria Lucas ezizenez argitaratu zuen Sylvia Plathek, eta hura kaleratu eta hilabete eskasera bere buruaz beste...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Olatz Urkia: «La novela nació de la necesidad de guardar los escenarios y detalles del invierno en Rusia»

2023.01. 8

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza beka

2023.01. 9