Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Laura Mintegi: "Ehun urte eta gero, PEN sortzeko ikusten...

Laura Mintegi: "Ehun urte eta gero, PEN sortzeko ikusten zuten beharrizanak bizirik dirau"

PEN International 1921ean sortu zen Londresen, eta 100 urte eman ditu lanean literatura guztiak inolako salbuespenik gabe goresteko eta adierazpen-askatasuna babesteko helburuarekin. Laura Mintegik, Euskal PEN Klubeko lehendakariak, idazle-sare honen lorpenak eta erronkak errepasatu ditu elkarrizketa honetan, eta mendeurrena ospatzeko erakundeak kaleratu duen liburua aurkeztu digu.

PEN International. Ehun urte. Zertan?

1921ean, Lehen Mundu Gerra amaitu eta 3 urtera, Catharine Dawson Scott idazle britaniarrak 40 bat idazle bildu zituen elkargune bat sortzeko, non hitza nagusituko zitzaion indarkeriari eta iritzi guztiak errespetatuak izango ziren, armen eta gatazken gainetik. Elkargune berriari PEN Kluba izena jarri zioten (Poets, Essayist and Novelists), eta laster hedatu zen Europan eta Europatik kanpo. Lau puntu bildu zituzten PEN Gutuna izeneko dokumentuan, PENkideek (orduan eta orain) sinatu behar dutenak. Lehen aldarria zen “Literaturak ez du mugarik ezagutzen”. Hurrengo puntuetan mintzatzen ziren elkar ulertzeaz, gorrotoa desagerrarazteaz eta adierazpen askatasuna errespetatzeaz. Prentsa askea aldarrikatzen zuten eta zentsura deitoratu egiten zuten. Kontuan hartu behar da 1921ean egin zutela aldarria, eta adierazpen askatasunerako eskubidea 1948ra arte ez zen definitu, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin arte alegia. 

1933tik aurrera tinko jardun behar izan zuten balio horien defentsan, Nazien alderdiak ia Europa osoa menpeko hartu zuenean. Hainbat PEN taldek erbestera jo behar izan zuen, alemanak lehena, eta Londresen bilatu zuten abaroa. 

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, dozenaka izan ziren mundu osoan sortu ziren PEN taldeak, 1921ean ezarri ziren helburu eta espiritu berberekin. 

100 urte hauetan, PEN sortzeko ikusten zuten beharrizanak bizirik dirau, munduko hainbat lekutan adierazpen askatasun falta dagoelako, hitza debekatua edo erasotua delako, eta zentsura desagertu ez delako. Egun 145 talde dira kontinente guztietan, 30.000 idazle eta kazetari baino gehiago biltzen dituzte, eta hasierako helburu bera dute: hitzaren defentsan aritzea. 

PENkideek dioten moduan, “adierazpen askatasunaren aurkako erasorik larriena hizkuntza galtzea da”. Honela, bada, PENen zereginen artean dugu hizkuntza minorizatuen aldeko defentsa sutsua egitea. Eta helburu horrekin batera, emakume idazleen hitza ere defendatzea eta ikusaraztea. Hiru ardatz horien inguruan jarduten du PEN International-ek, bai eta munduan diren PEN talde guztiek ere, Euskal PEN horien artean.

Mende bateko lanak fruitu asko eman ditu. Arrakasta sinbolikoak eta praktikoak. Zer mugarri nabarmenduko zenituzke PEN International erakundearen historian eta ekinbidean?

PENek eragin zuzena izan du idazle eta kazetari askoren defentsan. PENek ordezkaritzak bidaltzen ditu kazetarien aurkako epaiketetara, estatu horietariko gobernuak interpelatzen ditu, elkartasun gutunak masiboki bidaltzen ditu kartzeletara eta presio egiten du iritzi publikoaren aurrean. Hitza da PENek duen arma bakarra, eta erabili egiten du egile bat jazarria den bakoitzean. Presio horrek emaitzak eman izan ditu kasu batzuetan. Preso egon diren hainbat idazlek azaldu dute kartzelan egon diren bitartean nozitu dutela nazioarteko babesa. Kasu batzuetan zigorrak ekiditea lortu dute edo, horren ezean, ezarritako zigorrak arindu dizkiete. Beste hainbat kasutan, ordea, nazioarteko presioa ez da nahikoa izan eta PEN familiak inpotentzia sentitu du kazetari eta idazleen atxilotzeak edo hilketak ekidin ez dituenetan. Traumatikoak izan dira Ken Saro Wiwa, Anna Politovskaia eta Hrant Dink idazleen kasuak, besteak beste. 

PENek lau batzorderen bidez egiten du lan. “Idazle Jazarrien aldeko Batzordeak” salatu egiten ditu jazarpenak, eta eraso oro saihesten edo leuntzen saiatzen da. Batzorde sendoena da eta ezagunena munduan zehar, gobernuen aurrean eta espetxeetan egiten duen lanagatik. 

Horrez gain, beste hiru batzorde daude. “Bakearen aldeko Batzordea” gatazkei soluziobideak bilatzen saiatzen da. “Emakume Idazleen aldeko Batzordeak” emakume idazleen ikusgarritasuna areagotzeko egiten du lan. Azkenik, “Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideen aldeko Batzordea” dugu, oso aktiboa eta ekarpena handiak egiten dituena, ez soilik PENen barruan, baizik eta mundu zabalean ere.

PENek berak sortuak, ala PENen eraginez eta babesaz, erreferente bihurtu diren deklarazio eta manifestuak egin dira. Aipatzekoak dira Hizkuntza Eskubideeen Aldarrikapen Unibertsala (1996, NBEren enkarguz egina), Hizkuntza Eskubideen Gironako Manifestua (2011), Quebec Deklarazioa Literatur Itzulpenari eta Itzultzaileei buruz (2015), Askatasun Digitalari buruzko Adierazpena (2015), Egile Eskubideen Manifestua (2016), Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Donostiako Protokoloa (2016), Emakumeen Manifestua (2017) eta, oraingoz azkena, Irudimenaren Demokrazia Manifestua (2019).

Euskal Herrian, lehenengo PEN kluba 1950ean sortu zen, baina urtebete iraun zuen. Hurrengo saiakerak, 1987koak, bizpahiru urte. Euskal kulturaren egoera prekarioaren seinale? Zer gertatu zen lehenengo bi esperientzia horiek ez sendotzeko?

1950ean Euskal PEN Bilkura izenaz sortu zen Euskal PEN taldea. Idazle gehienak erbestean zeuden, eta lehenengo iniziatiba Argentinan sortu zen. Europan bizi ziren idazleei proposatu zieten PEN taldea sortzeko Europan, eta Manuel de Irujo, Manu de la Sota eta Andima Ibiñagabeitiaren bultzadaz, euskal idazleek Parisen egin zuten lehenengo bilera, 1951ko martxoan. Hegoaldean bizi ziren idazleei ez zieten gonbitarik bidali, gonbita bera jasotzea arriskutsua suertatuko zitzaielakoan. Egoitza Ipar Euskal Herrian kokatu zuten, baina idazle haiek ez zuten inolako baliabiderik PEN kongresuetara joateko edo gutxienezko egitura mantentzeko. Seber Altube izendatu zuten lehendakari eta Andima Ibiñagabeitia eta Jon Mirande idazkari. Ibiñagabeitia Guatemalara joan zenean Jokin Zaitegiri eta Orixeri Euzko-Gogoa aldizkaria egiten laguntzera, Jon Mirandek eta Federiko Krutwigek denbora laburrez eutsi zioten PENen dinamikari, baina laster galdu zen taldearen arrastoa.

1987an birsortu zen PEN taldea, eta idazle ugarik eman zuten izena baina, oraingoan ere, ez zuten egitura sendorik sortu PEN dinamikari eusteko eta laburra izan zen egindako bidea. Ordezkariak izan ziren Puerto Ricon, Seul-en, Maastrich-en eta Cambridge-n, baina bizpahiru urteko jarduna izan ondoren, iraungi zen taldea.

2004an hirugarrenez birsortu zen Euskal PEN taldea, oraingoan egitura sendoagoaz eta irauteko bokazioaz eta 17 urte hauetan ez du etenik izan. Urtero euskal ordezkariak egon dira kongresuetan eta nazioarteko bileretan, eta oso aktiboak dira batzordeetako jardueran, batez ere “Idazle Jazarrien aldeko Batzordean” eta “Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideen aldeko Batzordean”. Gaur egun euskaldun bat da nazioarteko batzorde horren burua, Urtzi Urrutikoetxea.

Oraingo Euskal PEN Kluba sortu zen aurreko urteetan Egunkaria eta euskal kulturaren eragile gehiagoren aurkako polizia operazioak agindu zituen Alderdi Popularrak. Mugimendu defentsiboa izan zen hura? Munduari laguntza eskatzeko modu bat?

2003an estatu espainiarrak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean, eta zuzendaria eta Administrazio Kontseiluko kideak atxilotu eta torturatu zituenean, PEN familiak segituan salatu zuen kasua nazioartean eta gutunak bidali zizkion Espainiako gobernuari atxilotuak askatu zitzala eskatzeko eta egunkariaren itxiera salatzeko.

PEN Catalá bereziki aktiboa izan zen izugarrikeria salatzen nazioartean, eta ez zuen ulertzen nola ez zegoen Euskal PEN talderik auzia munduan hedatzeko. 2004ko otsailean PEN Catalá-ko presidentea eta idazkaria Euskal Herrira etorri eta euskal idazle batzuekin elkartu ziren, Euskal taldea sortzen adoretzeko. 2004ko apirilean 100 bat idazlek erabaki zuten taldea sortzea eta urte bereko irailean lehendakariordea eta lehendakaria, Jose Mari Iturralde eta biok hurrenez hurren, Norvegiako Tromso-n egin zen 70. PEN kongresura joan ginen nazioarteko onarpena eskatzera. Euskal PEN taldea aho batez onartu zuten.

Egia da, beraz, taldea hirugarrenez sortzearen arrazoi zuzena Egunkaria-ren itxierak eragindako erreakzioa izan zela. Hala ere, bikoitza da Euskal PENen jarduera. Batetik, bai, munduan zehar ezagutzera ematea nolako urraketak egin izan diren, eta egiten diren, euskal hizkuntzaren eta kulturaren aurka; bestetik, halaber, munduko edozein lekutan idazleek eta kazetariek pairatzen duten jazarpena gurean ezagutzera ematea eta, beste PEN taldeekin batera, adierazpenaren aurkako urraketa horiek guztiak salatzea. Jarduera norabide bikoitzekoa da.

Euskal Herrira ekarri izan dugu idazle kurduen egoera, samien kultura, palestinarren testigantza, uigur herriaren jazarpen kulturala, Hego Amerikako hizkuntza indigenen errealitatea eta edonon gertatzen den adierazpen askatasun eza.

Zeharo konprometituta gaude adierazpen librearekin, idazle izateak hitzaren defendatzaile bihurtzen gaitu eta.

Sorreratik zu izan zara Euskal PEN Klubeko lehendakaria. Zeintzuk izan dira zure ardurak eta kezkak 17 urte hauetan?

2004an lehendakari izendatu ninduten eta gaur egun ere banaiz, baina Urtzi Urrutikoetxeak hartu zuen lehendakaritza 2012an (Legebiltzarrera joan nintzenean) eta hainbat urtez bera izan da lehendakaria.

Edonola ere, modu kolejiatuan jardun izan dugu beti, buru edozein dela ere, taldelana baita gure lan egiteko modua.

Gure ardura handiena izan da euskararen eta euskal kulturaren errealitatea munduratzea, Europaren erdigunean eta estatu “demokratikoen” barnean egonik, ezezaguna izaten baita hizkuntzak jasaten duen eraso etengabea. Herri txikia izanik ere, hiru administrazio politikoren pean bizi gara eta hiruretan hizkuntza erasotua izaten da, neurri handiagoan eta txikiagoan.

Salaketa lana egiteaz gain, gure arduretariko bat da beste taldeekin gure esperientziak partekatzea, uste baitugu gure txikitik badugula zer eskaini gurearen antzeko egoera duten beste hizkuntza eta kultura txikiei.

Honela bada, Basque Writing izeneko aldizkaritxoa ingelesez argitaratzen dugu eta munduan zehar hedatzen dugu, guk ikasitakoa ezagutzera emateko. Gaiak denetarikoak izaten dira: ikastolak, Korrika, idazle gazteen indarra, poesia musikatua, idazle klubak, bertsolaritza, literatura itzulia, komikigintza, Gernikako bonbardaketaren urteurrena, kartzelan idatzitako literatura, Eguna egunkariaren kasua, Donostiako Protokoloa, euskara berreskuratzeko ekimenak, hizkuntza txikian idaztea… gaiak ez dira falta. Edizioa laburra egiten dugu euskaraz, PENkideei etxera bidaltzeko, eta edizio zabalena ingelesez eramaten dugu bilera guztietara. Arrakasta handia izaten du aldizkariak.

PEN International erakundearen historia eta erronkak biltzen dituen 500 irudi eta 320 orriko formatu handiko liburua argitaratu da mundu mailan. Garrantzitsua ikusi zenuen euskaraz ere halako altxor ederra izatea, eta lanean jarri zinen… Pozik emaitzarekin?

Badira bi urte baino gehiago Londreseko bulegotik hasi zirela PEN International-en mendeurrenaren inguruko ekimenak antolatzen. Proiektu batzuk moldatu ala atzeratu behar izan dira, osasun egoeraren erruz, baina liburuaren proiektuak aurrera egin zuen, dedikazio handiarekin. Lehenengo laginak ikusi genituenean jakin genuen mendeurrenaren liburua altxor ederra zela, ez baita soilik erakunde baten historia jasotzen duen liburua. Argitalpen horretan jasotzen dira azken 100 urteetan mundu osoan izan diren adierazpenaren aurkako urraketak, azken 100 urteetan hizkuntza minorizatuen eremuan eman izan diren urrats garrantzitsuenak eta azken 100 urteetan egin den lan erraldoia emakumeek idatzitako literatura ikusgarri egiteko, hori guztia jasotzen baitu PENen historiak.

PENen hiru hizkuntzetan argitaratu du Londresek, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz. PEN taldeei eskaini zitzaien nork bere hizkuntzan argitaratzeko eta, gainera, azken atal bat gehitzeko norberaren taldearen historiarekin. Euskara munduan jartzea izan da Euskal PENen helburuetarikoa, lehen aipatu dugun bezala eta, bestalde, aukera paregabea ikusi genuen liburuak ematen duen testigantza euskal irakurleei zuzen-zuzenean eskaintzeko.

Ataza ez da erraza izan. Laguntza ere izan dugu. Etxepare Institutuak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Txalaparta argitaletxeak sinistu zuten proiektuan eta, horiei guztiei esker, gaur aukera dugu altxor hori euskaraz irakurtzeko, bai eta Euskal PENen historia ezagutzeko ere.

Liburu hau hizkuntza gutxi batzuetan dago irakurgai. PENen hiru hizkuntzez gain, alemanez, katalanez eta euskaraz argitaratu da oso-osorik, eta laster suedieraz eta japonieraz argitaratuko da, eta PEN Tibet eta Eslovenia PEN taldeek, ingelesezko bertsioari azken atala tibeteraz eta eslovenieraz gehitu diote.

Erlazionatuako edukiak

África, continente fértil

17/05/2019

Sumergirse en las tradiciones africanas, en sus luchas presentes, en los desvelos y anhelos de sus gentes, a través de su rica y variada...

Joseba Gabilondo: “Euskal Herriko literaturaren historia zapalketa baten historia da”

1/12/2020

Euskal literaturaren historia berritzaile bat dakar Joseba Gabilondok ‘Babel aurretik’ saiakeran. Bazter utzitako autoreak biltzen ditu, literatura...

Letrek ez dute mugarik ezagutzen

18/10/2021

PEN erakundea –«Poets, Playwrights, Essayists, Editors, Novelists» (poetak, gidoigileak, saiogileak, editoreak eta nobelagileak) ingelesezko...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

Txikiekin gozatzeko bi liburu zoragarri

9/11/2021

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

15/11/2021