Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Izena eta izana

Nola esaten da bollera euskaraz? Ba al da beste hitzik edo hitz bereziturik emakumeen arteko praktika sexualez aritzeko? Zer errepresentazio egin dira arte adierazpenetan bollerei buruz? Euskal kulturak begiratu al dio desira lesbikoari? Hala bada, non jarri du begia? Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute liburu koral honetan Amaia Alvarez eta June Fernandez ekintzaile feministek: «Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubigintza egin den moduan, iruditzen zaigu asko sakondu daitekeela hegemonia linguistikoaren eta heteroarauaren loturen artean».

Komunitate bolleroan hegemonia linguistikoa arrakalatu egin da azken urteetan, eta ontzat ematen da euskarak militantziarako duen potentzialtasun politikoa. Hori ikusita, Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute autoreek. Lau ataletan banatu dute liburua: batetik, hiztegi edo glosategi labur bat, bolloen komunitateak bere burua euskaraz nola izendatzen duen ikusteko; bestetik, Euskal Herriko talde lesbofeministekin egindako elkarrizketetan oinarritutako gogoeta bat, bolleren komunitatearen eta euskararen arteko gurutzaketak zeintzuk eta nolakoak izan diren jakiteko; hirugarrenik, euskal kultura edo arteetan bollerak irudikatu ote diren aztertu dute eta, hala izan bada, nola; azkenik, bollerei buruz diharduten euskal idazle, musikari, irudigile, bertsolari eta artisten sorkuntza piezak bildu dituzte. Horrela, desira lesbikoaren glosategi hutsetik harago, liburu honek tresna bat izan nahi du: euskal bolleren identitate eta praktika linguistikoen erradiografia oso bat eginez, hizkuntza minorizatuaren eta sexu disidentziaren intersekzioen ertz askotarikoei argia, ahotsa eta plaza eman nahi die, ikusgarritasun lesbikoaren mesedetan.

Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute autoreek.

Lehenengoz, liburu batean bildu dira Euskal Herriko talde lesbofeministek euskararekin izan duten esperientzia, euskal arteetan bollerak nola irudikatu diren eta sortzaile bollerek eurek egindako irudikapenak.

June Fernandez kazetaria eta Amaia Alvarez irakaslea dira liburu koral honen egileak, biak ala biak hainbat komunikabidetan kolaboratzaile eta eragile feministak.

Egileak

Amaia Alvarez Uria. Euskal Filologian lizentziaduna eta Literaturan doktorea da, eta EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea da gaur egun. Argia aldizkarian literatura kritika egiten du eta Sareinak taldeko kidea da. Sexu/Genero mintegia izeneko irakurle talde feministaren dinamizatzailea da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, eta Gasteizko Emakumeen Etxeko Eleen Ganbara liburutegiko kolaboratzailea. Katalina Eleizegi eta Katalina Erausori buruzko ikerketa lanak argitaratu ditu. Feminista eta euskaltzalea da, eta ikuspegi horietatik hizkuntza, literatura, antzerkia edo hezkuntza aztertu ditu, besteak beste. Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan eta Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz liburu kolektiboak koordinatu ditu.

June Fernandez Casete. Kazetari eta eragile feminista transmaribibolloa da. Pikara Magazine aldizkaria sortu zuen 2010ean, eta haren koordinazio taldean aritu zen hamar urtez. AMUGE euskal emakume ijitoen elkartean lan egiten du egun, eta Pikara, Argia eta Ttap aldizkarietan kolaboratzen du, besteak beste. Euskara eta generoa ardatz dituzten proiektuak sustatu ditu: Nola esan/izan bollera euskaraz, BiZi Bisexualitatea (Oli Artola Apeztegiarekin batera), Berbalagun feminista eta Urdin Elektrikoa; lehen biak Zinegoak eta Histeria Kolektiboak babestuak, eta azken biak, BIRA kulturguneak. Hiru kazetaritza libururen egilea da: 10 ingobernables, Abrir el melón eta Amatxo bolloen tribua.

Bollera euskaratzearen erronkak ez du zerikusirik garbizalekeriarekin edota elitismoarekin, baizik eta hizkuntza minorizatu horren eta sexu disidentziaren arteko hartu-emana elikatzearekin. Kontziente gara badagoela halako presio sozial bat euskara garbia erabiltzeko, Asisko Urmenetak gure barruko euskaltzainarekin irudikatzen zuena edo Zaldi Eroak euskal taliban jatorrarekin. Halaber, elkarrizketatu askoren erreakzioa mea culpa moduko bat izan da: «Egia da! Ez dugu euskal hitzik erabiltzen!». Maileguak betidanik erabili izan dira euskaraz eta hizkuntza guztietan; latinetik, grezieratik, arabieratik edan izan dugu frantsesa, gaztelania eta ingelesa heldu aurretik, eta hitzok erraz hartu dute euren lekua euskal hiztegiaren barruan. Duda barik, euskararik onena da erabiltzen dena, bizirik dagoena. Hortaz, laster konturatu ginen «Nola esan bollera euskaraz?» galdera tresna bat besterik ez zela, euskal bolleron errealitate eta praktika linguistikoen erradiografia egiteko.

Amaia Alvarez, June Fernandez

Erlazionatutako liburua

Erlazionatutako edukiak

Amor libre: 20 libros para liberar nuestras mentes y disfrutar más de nuestros cuerpos

5/03/2019

Durante estos últimos años han proliferado los títulos que nos ayudan a comprender mejor la diversidad de nuestros cuerpos y nuestras mentes. Copan...

Txalaparta y el sexo

9/06/2019

En los treinta años de historia de esta editorial hemos procurado estimular los placeres espirituales de nuestros lectores y lectoras con un...

Una novela pionera, un Premio Nacional chileno y un cura vasco gay

9/03/2020

Augusto D’Halmar fue el primero en recibir el Premio Nacional de Literatura chileno. Fue en 1942. Dieciocho años antes publicaba su obra cumbre,...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Una mirada colectiva desde la autonomía y la justicia racial

17/05/2023

Lasterketa bat baino gehiago

31/05/2023