Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Floren Aoiz: "Neoliberalismoaren nagusitasuna eta une...

Floren Aoiz: "Neoliberalismoaren nagusitasuna eta une berean bere kontraesanen leherketa da pandemia honen derrigorrezko kokapena"

Iratzar fundazioko bi kideren arteko elkarrizketaren ondorio da liburu hau: Idoia Zengotitabengoak Floren Aoizi galdera sorta luzea egiten dio, gure garaia ulertu eta ditugun erronkak aletu nahian. Mamuaren irudia darabilte kapitalismo neoliberala eta horrek artikulatzen dituen zapalkuntzak izendatzeko. Horrela, neoliberalismoaren ezaugarritzea eta ibilbidea aztertzen dute, kapitalismoarekin dituen loturak eta gizartean zer modutan eragiten duen agerian uzteko. Hurrengo lerrootan liburuaren hasiera irakur dezakezu.
Argazkia: Foku.

Koronabirusa, COVID-19a, izurria... hitzok ezin baztertu; pandemia abiapuntutik gonbidatu behar dugu solasaldi honetara, pandemiatik harago joan nahi badugu ere. Izan ere, egiten ari garen hau ere, gure egunerokoa bezala, pandemiak baldintzatu du. Irakurleak elkarrizketa liburu hau begien aurrean duenean zein egoeratan egongo ote garen ez dakigu. Une egokia da hau neoliberalismoaren inguruko gogoeta bat egiteko?

Oso une egokia delakoan nago. Astindu gaituen oldarraldia izan da, baina, une berean, sakonera jotzera gonbidatzen ahal gaituzten esperientziak ekarri dizkigu, eta desiragarriaren eta bideragarriaren arteko mugak kolokan jarri. Uste dut parada ederra dela erroetara joateko, bai diagnostikoan eta bai dagoena eta datorrena kudeatzeko formuletan.

Etenaldiaren forma hartu du une batez gure garaiko azelerazioak, geldirik geunden, baina bertigo izugarriaz, une berean. Agian paradoxa horretan aurkitzen ahal dugu gure aroaren sintesi onuragarri bat. Korrika bizi gara, eta lasterketa gelditzen denean konturatzen gara amildegira goazela, baina, une berean, korrika etetean katastrofea dator, dena lasterketa iraunkorrean oinarritzen delako. Nolabait, ez dakigu korrika egin gabe bizitzen, zibilizazio gisa, esan nahi dut, jakinik ez dela hautu askea, beste zerbait baizik. Horrek erakusten digu, berriro ere, gure zibilizazioan zerbait oso gaizki dagoela, eta aldaketa handia eskatzen duela, gure asmoa ez bada beti honela bizitzea, bederen. Prekaritatea, hauskortasuna, taldean bizi beharra... horiek beti izan dira pertsonon bizitzaren baldintzak, baina progresoaren fantasia batzuek bukatutzat eman dituzte: jada ez gara hauskorrak, jada ez dugu beste inoren beharrik, eta pandemiak ezkutatutako hori ekarri du azalera, berriro ere. Martera txango bat bidaltzeko prestaketan gabiltza, baina birus ergel batek milaka eta milaka lagunen heriotza ekarri eta mundua geldiarazi du... Non daude lehentasunak, non daude zibilizazio mailako helmugak...?

Egoera hau ekarri duten faktoreak aldatzen ez baditugu, edozein unetan gerta daitezke antzekoak edo makurragoak. Gerla edo sakrifizio kolektiboen diskurtsoen bidez jarrera kritikoak lainotu nahi izan dituzte, baina gure aurrean ditugu planetari egin zaiona eta neoliberalismoaren suntsiketaren ondorioak. Gerla esatean, gauza handi bat aitortzen digute, nahi gabe: agintarien kezka ez da gu defendatzea, gu kontrolatzea baizik. Izan ere, gerla horren logikan sartuta, nola da posible posizio defentsibo guztiak gainditu izana? Non zeuden egitura defentsiboak, ba? Zeren aurreko defentsa zen? Zer babesteko? Nire ustean, abisu handia ikusten ahal dugu gertatzen ari den honetan, zer pentsa eta, batez ere, zer egin ekarri behar duena.

Iparrorratza izena jarri diogu liburu bilduma honi; nola orientatu, gaurko garai hauetan?

Bizkortze iraunkorra neoliberalismoaren ezaugarri nagusietako bat da. Hartmut Rosak bikain azaldu duenez, termino etikoetan artikulaturik ez dagoen tenporalitate erregimen zehatz eta zorrotzak menperatuta daude gure garaiko jendarteak. Mundua bizkor dabil, labainkorra da, nolabait, eta kostatzen zaigu sakon aztertzea. Azelerazioak negozio aukera berriak bilatu eta dena merkantilizatzeko obsesioa adierazten du, denbora bera barne, ekonomia etenik gabeko gurpila baita. Bizkortzearen krisiak efektu handiak izanen ditu ekonomia kapitalistan, egiturazko dinamika baita abiaduraren progresio iraunkorra. Ekoizpenaren erritmoa mantsotu da konfinamenduan, kontsumoarena ere bai, eta, ondorioz, gainbehera eta ezusteak etorri dira maila askotan; besteak beste, etekin pilaketan. Edonola ere, pandemiak ez ditu orain agertu diren arazoak hutsetik sortu. Ahulezia eta sakoneko arazoak aspalditik zetozen. Ez dezagun ahantz azken hilabeteetan ugaltzen ari zirela krisi berri baten iragarpenak.

Lurrikara honek ez du ikuspegi orokorra estali behar; epe luzeko prozesuei erreparatu behar diegu gertaera zehatzei baino gehiago. Hau da, hain zuzen, pandemiatik ikasi beharko genukeena: oso egoera berezia eta ezustekoa izanik ere, azken hamarkadetako ibilbidearen baitan kokatu behar da. Pandemia ezin da ulertu globalizazioari erreparatu gabe, kudeaketan ikusi diren ahuleziak ezin dira konprenitu neoliberalizazioak ekarri dituen suntsipenak aintzat hartu gabe, eta eman diren erreakzioak ere testuinguru horretan kokatu behar dira, autoritarismotik indibidualizazio sutsuak ekarritako elkartasun egarrira. Laburbilduz, neoliberalismoaren nagusitasuna eta une berean bere kontraesanen leherketa da pandemia honen derrigorrezko kokapena. Bizkortzen ari dira aspaldi hautematen ziren joera batzuk, esaterako, larrialdi klimatikoaren sintomen agerpen traumatikoa, globalizazioaren eragin kaltegarria, geopolitikaren berpiztea, azken hamarkadetako neoliberalizazio eta pribatizazioen ondorio larriak, ezberdintasun sozialen biziagotzea, joera autoritarioak, burujabetza eta estatuaren inguruko eztabaidaren birkokapena, amorruaren kudeaketaren inguruko lehiak... baina aurreikusten ez zen moduan lehertu dira joera horiek guztiak.

Birusaren hedapen espektakularra zerbaiten sintoma ote den galdetzen diogu gure buruari, eta badugu aukera on bat guregan eragin sakona izan duen astinaldi batetik diagnostiko orokorretara pasatzeko; baina, kasu, okertuko ginateke sinetsiko bagenu hau begi bistakoa dela termino berdinetan guziondako: guk kapitalismoaren ahulezia, akats eta injustizien agerpen tragikoa ikusten dugun bezala, beste batzuek konspirazio ezkertiar feminista bat eta gobernugintza forma autoritarioagoak aukeratzeko arrazoiak ikusten dituzte. Gertatzen dena ulertzeko beharra oso indartsua da, baina mezuak ugaltzen dira eta sinplifikazioak tentagarriak dira, une berean.

Sinplifikazioak? Adibidez?

Kapitalismoaren enegarren berehalako kolapsoarena, esaterako. Larrialdi klimatikoaren begi bistakotasunaren ilusioa, zeinaren arabera jende guztiak termino berdintsuetan kokatzen baitu mehatxua eta erantzuteko prest baitago... Sinplifikazio horiek ez dute gertatzen denaren konplexutasunari erantzuteko gaitasunik, baina nolabaiteko arrakastarako baldintzak betetzen dituzte, ezjakintasunari egia borobilen bidez erantzuten diotelako. Pentsa, bestalde, konspiratzaileen arrakastaz: gertatzen zaigunari esanahi bat bilatzeko gogoa obsesio bilakatzen da, eta ergelkeria handienei erreparatzeko arriskua begi bistakoa da.

Gure garaiko arazo handienetako bat informazio eta estimuluen saturazioa da. Globalizazio teknologikoak pertsonen arteko komunikazioak aldatu ditu, eta oso zaila da hainbeste mezuren artean bereiztea. Egungo pentsamendu kritikoak baldintza hauetan egin behar du bere ekarpena; horregatik, ene ustean, neoliberalismoaz edo pandemiaz irakurketa borobilik egitea baino askoz ere emankorragoa da konplexutasuna irakurtzeko hainbat ideia mahaigaineratzea, jarduera eraldatzaileak inspiratzen laguntzeko asmoz.

¡Suscríbete a nuestro Newsletter!

Recibe novedades, descuentos, noticias...

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin baino gehiagorekin jarduteko, eta hauxe da beste adibide baten emaitza: Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian. 

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

14/09/2020

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

23/09/2020

Hemen da Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka...

Andoni Olariaga: "Aurreko belaunaldiek utzitako ondarea lepoan hartu eta berridaztea tokatzen zaigu"

29/09/2020

Andoni Olariagaren Euskal matxinada saiakerak gure herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak...

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

14/09/2020

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

23/09/2020

Hemen da Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka...

Andoni Olariaga: "Aurreko belaunaldiek utzitako ondarea lepoan hartu eta berridaztea tokatzen zaigu"

29/09/2020

Andoni Olariagaren Euskal matxinada saiakerak gure herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Andoni Olariaga: "Aurreko belaunaldiek utzitako ondarea lepoan hartu eta berridaztea tokatzen zaigu"

29/09/2020

Euzkadi en llamas | A la guerra con 'el tío Ramón'

1/10/2020