Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
  • Home
  • Noticias
  • Eneko Irigarayren konexioak: ETAren sortzaile baten ibilerak

Eneko Irigarayren konexioak: ETAren sortzaile baten ibilerak

'Eneko Irigaray: Aljeriar konexioa' elkarrizketa liburutik hainbat pasarte aukeratu ditugu ETAren sorreran protagonista izan zirenekin Eneko Irigarayk izan zuen harremana azalerazteko eta orduko girora hurbiltzeko asmoz. Ezbairik gabe, gerora, gaur egun ere, Euskal Herriaren historian berebiziko garrantzia izan zuen garai hark, eta garaiotan erreferente politiko izan zen belaunaldia desagertu aurretik, memoria lan xume hau zor diegu behintzat.

TXILLARDEGI

1957an ezagutu nuen Jose Luis. Hasieratik izan nuen harreman ona eta Iñaki Larramendirekin eta Rafa Albisurekin batean talde polita osatu genuen. Ondo konpontzen ginen. Jose Luis jartzen genuen pianoa jotzen bere Ondarretako etxean eta guk multikopistarekin aritzen ginen lanean. Hori bai, Jose Luis oso pertsona beroa eta serioa zen, ez zuen bromarik maite. Ni Donostian peña taurina bateko kide egin nintzenean bere onetik atera zen.

FEDERICO KRUTWIG

Pertsonaia atipikoa zen, literaturaz izugarri zekien, hizkuntzak maite zituen eta nik ere maite ditut; argazkilaria zen eta ni ere bai… politika alde batera utzita ere, orduak hizketan emateko adina zaletasun partekatzen genituen. Distiratsua zen, ikusgarria, esajeratua, geniala. Vasconian esaten dituen gauzak ere esaten ahal zituen beste modu batera. Pacelli Aita Santuaren kontra esaten dituenak, esate baterako, gogorrak ziren Benito del Vallek bezala baraua egiten zuten katolikoentzat.

FELIX LIKINIANO

Nik Likinianorekin ere asko hitz egiten nuen kontu honetaz. Ez zen abertzalea. Anarkista libertarioa zen eta nolabait nazioen gainetik begiratu nahi zuena. Ea zergatik gure borroka ez genuen Estatu espainiar osora zabaltzen galdetzen zidan beti. Espainia osorik liberatzea nahi zuen. Badakit ondoren harreman gehiago izan zituela ETAko jendearekin eta uste dut gure borroka ulertzera iritsi zela eta abertzaletu egin ote zen susmoa ere badaukat, baina ez dakit.

PERTUR

Iparraldean ezagutu nuen. Oso pertsona interesgarria zen eta ideiak oso garbi zituen lider bat zela esango nuke. Nik ezagutu nuenerako oso kezkaturik zebilen trantsizioaz. Beharrezkoa ikusten alderdi abertzale eta ezkerreko bat eraikitzea egoera berriari aurre egiteko eta EIAren sorreran hartu nuen parte. Berriro marxismora itzultzeko aukera aurkitu nuen. ETA beti izan da mugimendu bat, jarrera ezberdinen bilduma.

JUAN SAN MARTIN

Hasiera hartan, ETA sortu berritan, Juanito San Martin gurekin ibili zen, are gehiago, nirekin ibili zen formazio ikastaroak ematen, baina ez nuke esango ETAko kide izan zenik, Juanitok ez baitzuen erakunde edo alderdi baten diziplina pean ibiltzeko balio. Abertzalea zen eta ezkerrekoa eta gurekin zebilen. Harreman estua genuen. Emaztearekin etorri zen nire ezkontzara. Juanito San Martin oso pertsona berezia izan zen.

PATXI ITURRIOZ

Elkarrekin hasi ginen Ekinen eta elkarrekin jarraitu genuen ETAn nik Iparraldera alde egin nuen arte. Ideologiaz aurrerakoia zelako eta, bertakoak izan edo ez, langileen alde borroka egiten zuelako, elkarrekin ibili ginen Donostian eta inguruko herrietan formazio ikastaroak ematen eta militante berriak kaptatzen. Berehala David Lopez Dorronsoro gerturatu zitzaigun. Hau ere jarrera sozialistakoa zen. ETAren barruan ez ziren denak hala. ETA erakundearen barruan ezkerreko jarrerako talde bat osatu genuen 50eko hamarkada bukaeran. 60ko hamarkadaren erdi aldera Patxirekiko eta Davidekiko harremana galdu nuen.

MARC LEGASSE

Gizon baikorra, bitalista eta errebeldea. Frantsesez oso ondo idazten zuen. 60ko hamarkadan Biarritzen panfleto harrigarriak idazten zizkigun. Berak banatzen zizkigun eskura, batzuetan bere alabak lagundurik. Abertzale erabatekoa zen, osoa, eta poztu egin zen gu Ipar Euskal Herrira iristen hasi ginenean. Gero uste dut Pasai Donibanera joan zen bizitzera bolada batez eta ondoren Bermeora.

JORGE OTEIZA

58an uste dut ezagutu nuela, Nestor eta biak Irunen elkarrekin bizi zirenean, Frantziako ibilbideko etxe famatu horretan. Nik asko tratatu nuen Oteiza eta nire anaiak gehiago. Esan dizut lehen, bankuan lan egiten zuen anaiak eramaten zizkiola kontuak. ‘Mi Pavarotti privado’ deitzen zion, anaia oso musikazalea delako eta opera bereziki maite duelako. Zarautzera bisitan joaten zitzaionean Begoñak, zaintzaileak, Oteiza ohean zegoela esaten zion batzuetan, eta Jorgek nire anaiaren ahotsa entzuten bazuen, barrura sartzeko esaten zion, altxatzen zen ohetik pijama soinean zuela eta “Mi Pavarotti, pasa, a ver ¿que puedes cantar hoy?”, galdetzen zion eta anaiak esaten zion ariaren bat, ez dakit adibidez Tosca kantatuko ziola eta Oteizari izugarri gustatzen zitzaion tenore batek bere logelan zerbait kantatzea. “Esto me hace feliz, en pijama, en mi cama y un tenor cantándome un aria”, esaten omen zion.

Eneko Irigaray, aljeriar konexioa: ETAko sortzaile baten ibilerak

1936an jaio zen Eneko Irigaray, ETAko sortzaileen taldean gazteena eta atipikoena ere bai seguru asko. Iniziatiba handikoa, marxista goiztiarra eta heterodoxo samarra, ez zuten inoiz atxilotu, ez zuen espetxerik zapaldu eta 1961ean falangistaz beteta Donostiara zihoan trenaren kontra burutu zuten atentatuaren ondoren atxiloketak hasi zirenean muga igarotzea erabaki zuen, baina Ipar Euskal Herrian ere ez zuen errefuxiatu paperik eskatu eta espainiar pasaportearekin jarraitu zuen eta jarraitu du geroztik ere bizitzen egon den lekuetan egoiliar gisa lan eginez.

1965eko martxoan iritsi ziren Argelera Eneko Irigaray eta Julen Madariaga, lehenik Estatu frantsesetik kanporatuak izan eta ondoren sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren ihesi. Aljeria independentzia lortu berria zen eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten. Eneko Irigarayk bertan emango zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, donostiarrak ez du beharbada eragin funtsezkorik izan ETAren bilakabide estrategikoan, erabakiak hartzeko orduan beti gutxiengoan egotea egokitu baitzitzaion, baina bere eskua ezinbestekoa izan zen nazioartean erakundeak izan zuen proiekzioan.

Egilea

Joxean Agirre Odriozola (Azpeitia, 1949) euskal idazle eta kazetaria da. Soziologia ikasi zuen Parisen eta kazetaria izan da Egin eta Gara egunkarietan. Hainbat nobela idatzi ditu: Romain zen bere izena, La lutte finale, Zwei Frauen, Adiskide bat nuen, Gizajoen katalogoa eta Goldsmithen ikaslea. Aipatu eleberriez gain, Hitza hitz: Txillardegirekin solasean liburua ere argitaratu zuen, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri egindako elkarrizketa luzea; hau bere bigarren elkarrizketa liburua da.

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

La Gamazada • Guía contra la desmemoria | Jose Mari Esparza

16/05/2018

Rebeliones y revelaciones • Introducción de Gioconda Belli a su último libro

17/05/2018