Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Bizitza bete bat

Orain dela bi urte, Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea fundazioak Monzon-Ganuza saria eman zieten Mari Karmen Aiastui eta Jose Luis Elkoro senar-emazteei, euskararen eta Euskal Herriaren alde egindako lanagatik. Biografia honek ere aitortza kutsu bera du, eta, zehazki Elkororen bizitza kontatzen duen arren, hainbat ahots jaso ditu Mikel Zubimendi kazetariak. Euskal kausaren aldeko «errekadista» soil bat, halaxe dio Elkorok bere buruaz, une, gertaera eta erabaki esanguratsu ugaritan parte hartu duen arren. Eta ez beti afera atseginetan, baina betiere Euskal Herriaren burujabetzaren eta askatasunaren alde, zentzu zabalenean.

 

Nor da Jose Luis Elkoro eta zergatik haren biografia bat?

Pieza bakarreko pertsona arrunta da, arrunt ez ohikoak diren gauzak egin dituena: Alkateen Mugimenduan, Xibertan, ikurrinaren legeztapenean, Amnistiaren aldarrian, Herri Batasunaren sorreran, Egin egunkariaren enpresaren zuzendaritzan... Abertzalea, Jesusen jarraitzailea, enpresaria, balioen eta memoria kondentsatuaren altxor kutxa bat da, itzaltzen ari den belaunaldi baten sinboloa.

Eta sinbolo horrek irakurri al du liburua? Kontent geratu da?

Bai. Bere bizitzaren kontakizuna da, soila, biluzia, oso ideia politiko sinple eta garapenerako aukerez beterikoekin.

Izenburuak aditzera ematen duenez, Elkoro Euskal Herriko hainbat une, erabaki eta gertakari gogoangarrietan egon da. Nolabait, Euskal Herriko historia hurbila kontatzen ahal da haren bizitzaren bitartez?

Ez genuen botere legitimorik, ez genuen instituzio propiorik, ez genuen mintzakidetzarik Madrilekin... Alkate haiek hartu zuten ardura hura beren gain. Presidente eta ministroekin, armada espainiarraren eta zerbitzu sekretuen buruekin... denekin batzartu ziren, baita ETAko arduradunekin ere. Bake negoziazioetan ere egon zen, Xibertatik Zuricheraino. HBren hasieratik bukaeraraino, Eginen sorreratik itxieraraino... Eta hori guztia egin zuen, bere enpresa zuzendu bitartean, alkate izanik, bai eta senar eta lau seme-alabaren aita ere.

Aitzindari ere izan da hainbat kontutan, ezta? Enpresan, euskara planak eta aurrerapen teknologiko zenbait, adibidez.

Hala da. Bere familia-enpresa euskalduntzen eta osoki euskaraz lan egiten aitzindari izan zen, ezer ez zegoen tokian bidea asmatu eta urratu zuen. Egungo “Euslan” proiektua ezin da ulertu Elkororen enpresako euskalduntze prozesua ezagutu gabe. Ez da teknikaria izan, baina oso enfokatua egon da teknologia mailan. Ebaketa zehatzaren teknologia Euskal Herrira ekartzen aurrenekoa izan zen, baita Balzers enpresarekin bazkidetuta estaldura teknologia ere. Adibidez, Suitzaren eta Frantziaren arteko mugan, lurpeko tunel batean, haiek egindako milioika pieza dauzka partikula azeleragailuaren makinatzar batek –“Europako zientziaren katedrala” ere deitzen zaio instalazio horri, eta Higgs bosoiaren existentzia baieztatu zuen–.

Eta, halere, ematen du kasualitatez iritsi dela leku horietara guztietara, “egin beharrekoa egin” izanaren ondorioz.

Politikari trajean ez da inoiz eroso egon. Elkoro utopiko bat da, Euskal Herria eta pertsona bere duintasun eta osotasunean beti erdian jarri dituena. Eta zortea izan zuen, adibidez, hiltzeko saioen gainetik bizirik jarraitzeko.

Saio horietakoren bat kontatzen du Mari Karmen Aiastuik, hain zuzen. Elkororen emaztea bera, liburuan kontrapuntua da nolabait; besteak beste, familia dendako erakusmahaian, ikastolen mugimenduan, presoen aldeko ekintzetan eta etxean lan eta lan eman du bizitza osoa, euskararen eta Euskal Herriaren alde bera ere, baina ez lan publikoan. Bere ahotsa liburura ekartzea ere esanguratsua da?

Nahitaezkoa zen. Mari Karmen historia honetan letra larriz idatzi beharreko figura da, oreka eta irauna eman dio. Elkoro kartzelan zegoela, epaiketa amaigabeetan edo munduan zehar bidaia politikoetan, Mari Karmenek sostengatu zuen familia, erre zieten etxea altxatu zuen berriz, eta beti Euskal Herriaren aldeko jardunean egon da gogo-bihotz.

Esan daiteke Bergara eta Debagoiena eskualdea ere protagonista direla liburuan. Zer eman diote elkarri Elkorok eta Bergarak?

Ezin da Elkoro ulertu Bergara barik. Euskal Herriko fenomeno ilustratuaren ikur izan zen Bergara, eskolastika nagusi zen garaian, zientzien eskola oso aurreratuak zituen, elitistak. Bertan aurkitu zen wolframa, mundua argitzeko ezinbestekoa izan den minerala. Bada, adibidez, prozesu horren guztiaren egoitzan, Seminarioan, hantxe ere egon zen Elkoro: unibertsitate publikorik ez zegoen garaian, Bergarara unibertsitatea (UNED-UHUN) ekartzen lagundu zuen. Baita Herri Batasunaren sorreraren batzarretan ere. Bestalde, Alkateen Mugimenduaren hasiera ezin da ulertu kooperatibismoarekin izan zuen lotura azaldu barik.

Zu kazetaria zara. Zenbat du testu honek kazetaritza lanetik?

Gara egunkariko erredaktore dihardut, eta suposatzen dut igarriko dela ofizioaren herrena, bai. Saiatu naiz bizitza bete bat trazu potoloetan marrazten. Testuak soiltasuna badu, apaindura handirik gabekoa bada, guztiok dauzkagun akats eta kontraesanak ezkutatzen ez baditu, pozik nengoke, Elkororen antza izango bailuke.

Metodologiari dagokionez, elkarrizketetan oinarrituta osatu duzu liburua. Nolakoa izan da Elkororekin hartu-eman hori?

Ederra benetan. Are, ni bergararra izanik, pribilegiatu hutsa sentitu naiz, munduko pertsona zoriontsuenetakoa. Herriko historiaren eta pertsonaien kontakizun latza partekatu du nirekin.

Zenbat utzi behar izan duzu kanpoan?

Gure herriko historia, azken hamarkadetakoa, bere detaileetan eta protagonisten handitasunean, ezin daiteke zehatz kontatu, arriskuak hor daudelako eta mindu daitezkeenak ere bai. Argi esan zidan, “dena kontatuko dizut, baina liburuan dena ezin da kontatu”. Halere, esan gabe ere, jakitera eman daiteke, ezta?

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Artículos relacionados

La revolución desde abajo. Historia popular de la Revolución portuguesa

3/04/2024

Nombres para no olvidar

27/03/2024