Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.

Afektuen angelu-itsuak

Narraziogintzan abiatu zuen ibilbide literarioa Garazi Arrula tafallarrak, eta bigarren liburuan ere bidezidor beretik egin du aurrera. Lurraz beste narrazio-bilduman beste behin erakutsi du nortasun kontraesankorren zirrikituetan arakatzeko trebetasuna, baita zauri zein zartatze afektiboak deskribatzeko gaitasuna ere. Pertsonaien ezinegon, oinaze edo ezegonkortze afektibo horiek, nolanahi ere, ez dira norabide bakarreko ikuspegi, beste pertsonaia batzuen ikuspegiekin, hitzekin edo isiltasunekin harremanetan eraikitzen dira. Bide horretatik, giza harremanen inkomunikazioak irudikatzen dira maiz, eta nolabait afektuen angelu-itsuak gorpuzten dira.

Zimendu anitz pitzaturik dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear dituzte, afektu-dardaraldi betean direla. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatzen dute narrazioek: besteak beste, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizi-lekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira. Aldaketa biziko gizarte-testuinguru batean kokaturik daude narrazioak, eta halakoetan deserrotzeak eta pitzatzeak aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira. Hain zuzen ere, zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegonak zein arinduak dituzte kontagai. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.

Lurraz beste Garazi Arrula tafallarren bigarren narrazio-bilduma da, non beste behin erakutsi baitu nortasun kontraesankorren zirrikituetan arakatzeko trebetasuna, baita zauri zein zartatze afektiboak deskribatzeko gaitasuna ere.

Liburuko zortzi kontakizunek badute hari bat: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegonak zein arinduak dituzte kontagai.

Iratxe Retolaza literatur kritikari eta aditua ibili da editore lanetan, lehenago ere aztertua baitzuen autorearen obra literarioa.

Egilea

Garazi Arrula Ruiz. 1987, Tafalla (Nafarroa). Itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia ikasi, eta doktoretza tesia aurkeztu zuen autoitzulpenaren arloan. Hainbat kultur egitasmotan eta komunikabidetan parte hartu du, esate batera, Hala Bedin, Berrian, Ahotsenean eta Laban. Haurrentzako eta helduentzako hamarnaka literatura lan ekarri du euskarara; besteak beste, Idea Vilariño, Anaïs Nin, Beatrice Alemagna eta Amélie Nothomben obra bana. Azkena, Sylvia Plathen Beirazko kanpaia eleberria. Sormen-lana itzulpenaz harago garatu du, eta Gu orduko hauek helduentzako ipuin liburua eta Bidean haurrentzako albuma idatzi ditu. Gaur egun editorea ere bada.

Egilearen beste liburu batzuk

Erlazionatutako edukiak

Garazi Arrula: "Txunditu egiten nau batzuetan zer urrun gauden elkarrengandik; hurbilekoekin ere zenbat gauza isiltzen diren; zer oker gauden segurutzat ditugun bestearen kontuez"

25/11/2017

Garazi Arrula Ruizek (Tafalla, 1987) itzulpengintza eta interpretazioa lizentziatura ikasi zuen eta orain tesia egiten ari da autoitzulpenaren...

Anaïs Nin: 70 urte ondoren ere, tabuak apurtzen · Garazi Arrula

19/07/2018

2017ko abenduan argitaratu genuen Garazi Arrularen lehen sorkuntza-liburua, Gu orduko hauek. Baina, ordurako letren munduan eskarmentu...

Garazi Arrula: «Garaiko genero-arau itogarrien lekukotza dakar liburuak, gainbehera itxuraz intimo bat kontatuz»

23/03/2022

Sylvia Plathek eleberri bakarra idatzi zuen bizi zela, kultuzko nobelatzat hartua da ordea. Euskaraz argitaratu berri den honetan, Garazi Arrula...

Comentarios 0 Comentario(s)

Descuentos para nuestros lectores y lectoras más fieles
Txalaparta KLUB es un club de lectores y lectoras críticas y comprometidas con la edición independiente. Esta comunidad es el pilar de nuestra editorial, la que nos permite seguir publicando libros y difundiendo ideas. ÚNETE AL KLUB y aprovecha todas sus ventajas.

Gure genealogia josten

28/02/2023

La escritura para enfrentarse al destino impuesto

7/03/2023