Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
Umezurtzen aberria
Umezurtzen aberria
17,00 € 16,15 € Klub
Añadir a la cesta

Umezurtzen aberria

Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten, zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera… Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: “Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso ‘aparteko’ bat aurkituko duzue. Baita gure historia ‘borrokalariko’ aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere”.

17,00 €
16,15 € Klub
Cantidad
Comprar

Detalles

Editorial Txalaparta
Txalaparta
Colección AMAIUR
Género Ensayo
Edición 2
ISBN 978-84-17065-16-4
Idioma Euskera
Fecha de publicación 7 noviembre 2017
Páginas 221
Peso 301gr

Más información

Valora el libro

Comentarios 1 Comentario(s)

  • Martin Orbe eta Xabier Amuriza 9 de febrero de 2018

    Ez dakigu Descartesek, Metodoaren diskurtsoa idaztean, Julen Kaltzada zeukan gogoan, baina izenburua oso ondo dator haren bizitza eta koherentzia adierazteko. Bazituen bere konpromisoa defendatzeko argudio batzuk, estamentu guztietan ia aldaezinki berrituko zituenak. Adibidez: «Abade-etxea ez da nirea. Herriarena da eta denentzat zabalik dago». Batzuetan, ahopean –toki batzuetan, ozenki–, zehaztuko zuen: «Guardia zibilentzat eta polizientzat izan ezik. Zeuen Estatu konfesionalak sinatutako Konkordatua bortxatu nahi ez baduzue, behintzat». Bere etxean hau edo hori egin zela, edo urlia edo sandia egonak zirela egozten ziotenean, erantzungo zuen: «Abade-etxea ez da nirea. Ni herritarren zerbitzaria naiz, ez zelataria». Argudio bera erabiliko zuen polizia-etxeetan, eliz agintarien aurrean, Burgosko epaiketan, edonon. Eta zioena hain zen egia, non, sarritan, beste etxe batzuetan bilatu behar izan baitzuen ostatua, «abade-etxea beterik aurkitzen nuelako». (...) Julen Kaltzadak gutxitan ihes egin dio egoerari. Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso «aparteko» bat aurkituko duzue. Baita gure historia «borrokalariko» aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere.

Comprar