Cesta de la compra

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotal
Envío exprés Envío normal Gastos de envío Envío gratis
Te quedan para que el envío sea gratuito Te quedan para que el el coste sea de 2€
Cupón de descuento {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Te quedan {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ para gastar de tu cupón de descuento. Ten en cuenta que el cupón sólo puedes usarlo una vez.
Total a pagar
Envíos en 24h. Envíos en 72h. El pedido te llegará el {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra. Ir a la librería.
Mecanografiak
Mecanografiak
19,00 € 18,05 € Klub
Añadir a la cesta

Mecanografiak Harkaitz Canoren ipuinen antologia bat

Liburu honek Espainako Kultura eta Kirol Ministeritzaren edizio-laguntza jaso du.
Idazle batzuek gauza bat egiten dakite eta oso ondo egiten dute, baina beste idazle batzuek gauza asko egiten dakite eta horiek guztiak oso ondo egiten dituzte; Harkaitz Cano bigarren talde horretakoa dugu. Euskal literaturaren azken hamarkadetako erreferentzia nagusienetakoa da Harkaitz eta gure literaturako ipuingilerik oparoenetakoa dugu. Irati Jimenez idazleak Harkaitz Canok idatzitako hamarnaka ipuinen artean genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak bildu ditu, irakurlearen plazera helburu: mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, satirikoak... ?Bilduma ez-akademiko bat, koherentziarik galdu gabe egiten saiatu naizena. Irakurle berri batzuk idazle handi baten mundu alegiazkoetara erakarriko ditu, beharbada, eta ezagutzen dutenei akaso irakurri ez dituzten narrazio batzuk ekarri eta beste batzuk gogoratuko dizkie. Deskatalogaturiko radiobiografia batzuk biltzen ditu, euskaraz eman gabeko ipuin bat, prentsan eta lan kolektiboetan barreiatutako narrazio batzuk eta Canoren ipuin liburuetako ale bikainenetako zenbait?. Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia da antologia hau.
19,00 €
18,05 € Klub
Cantidad
Comprar

Detalles

Editorial Txalaparta
Txalaparta
Colección AMAIUR
Género Narrativa
Edición 2
ISBN 978-84-17065-50-8
Idioma Euskera
Fecha de publicación 8 septiembre 2018
Páginas 296
Peso 366gr

Valora el libro

Comentarios 1 Comentario(s)

  • Izaskun 27 de diciembre de 2018

    "Mecanografiak" ari naiz irakurtzen eta komentatu nahi dizuet benetan gozatzen ari naizela, plazer hutsa da gure Cano haundiaren antologia hau. Liburuaren formatua bera ere asko gustatu zait, txikia baina tapa gogorrarekin, oso erosoa, goxoa eta atsegina, diseinu pixkat vintage horrekin... Zoragarria! Zorionak liburuan parte hartu duzuen guztioi eta bereziki Txalaparta argitaletxeari 30 urte betetzeagatik. Jarrai dezazuela beste horrenbeste urtetan hain lan txukunak ateratzen!

Comprar