ERANTZUNA HAIZEAN DABIL

ERANTZUNA HAIZEAN DABIL

Bilduma: AMAIUR

Egilea: ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI

Edizioa : 1

ISBN: 978-84-16350-62-9

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 19,50 €

(%20 arteko deskontua harpidedun izateagatik)

Erosi

- Deskargatu irudia bereizmen handian

- Liburu prentsan

- penakperipeziakpozak · Patxi Zubizarreta | artikulua (Gure Liburuak)

- Liburuaren fitxa teknikoa

- Ikusi datu teknikoak

Argitalpen data: 2016/11/01

Orrialdeak: 160

Pisua: 353 gr

Liburuaren formatua: 135 x 215 mm

Azal mota: Rústica cosida; Tapa: plastificada mate,Cartone con cantos vistos

- Ikusi sinopsia

1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik -Unabomber- bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an 18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abaituko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean.
Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, egun horretan Katalunia Plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil... Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?

- Egileari buruzko informazio gehiago

ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI(r)en CURRICULUM ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI  
ZUBIZARRETA DORRONSORO, PATXI(r)en BIBLIOGRAFIA (Ordizia, 1964). Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur eta Gazte Literaturan ez ezik (Eztia eta ozpina, Pantaleon badoa) helduen literaturan ere arrakastaz idatzi ditu hainbat liburu (Jeans-ak hozkailuan, Mundua lo dagoen bitartean, Joan, 50, Laranja bat zaborretan...). Itzulpengintzan ere jarduna da, bereziki mundu arabiarreko lanak euskaratzen (Nagib Mahfuzen Mila eta bat gauen gauak edota Abdela Taiaren Salbazioko armada). Aspaldian, ikus-entzunezkoak eta literatura uztartzeko ahaleginean, zenbait ikuskizun edo performance bideratu ditu (Zikoinaren hegaldia, Hamar mezu eta dei bat).

- Gaiak

Ezagutzen duzu liburu hau?  Idatzi iritzi bat