NEGUKO EGUNEROKOA

NEGUKO EGUNEROKOA

Bilduma: AMAIUR

Egilea: AUSTER, PAUL

Edizioa : 1

ISBN: 978-84-16350-13-1

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 19,00 €

(%20 arteko deskontua harpidedun izateagatik)

Erosi

- Deskargatu irudia bereizmen handian

- Ikusi datu teknikoak

Argitalpen data: 2015/06/01

Orrialdeak: 278

Pisua: 349 gr

- Ikusi sinopsia

2011ko otsailean, Paul Auster idazle brooklyndarra bere bizitzaldiaren neguan sartzen hasia zela igarrita, bizitza horren kontakizunari ekin zion denboraren lerro kronologikoari jarraituz, jazoera batzuk, leku batzuk, eta egoera batzuk hautatuz. Austerren bizialdiak hartzen duen historiaren tarte horretan Amerikako Estatu Batuetan izandako aldaketa sozial eta kulturalaren nolabaiteko lekukotza da liburu hau. Baina, kanpoko gertaerei bezainbeste edo gehiago begiratuz barneko gertaerei, sentimenduei, gertaera haietako bakoitzean Auster izan zen ume, gazte eta helduarengana samurtasun berezi batekin hurbildu da. Gertaerek utzitako arrastoetan barneratu eta haien pisua, esanahia, maia dezifratuz, halabeharraren bihotzean eta zentzuan azterka aurkitzen dugu idazlea neguko eguneroko honetan.

- Egileari buruzko informazio gehiago

AUSTER, PAUL(r)en CURRICULUM AUSTER, PAUL (New Jersey, 1947) Ikasle garaian literatura frantsesa itzultzen hasi zen eta Parisera joan zen. Han hirurogeita hamargarren hamarkadan itzultzaile, zinema gidoilari eta idazle bezala trebatzen joan zen aparteko arrakastarik lortu gabe. Laurogeigarren hamarkadan bere lanak argitaratzen hasi zen (Gosearen artea, 1982) eta pixkanaka idazle estatubatuarren artean ezagun egiten hasi zen. Garai honetakoa da New Yorkeko trilogia (1985-1986) famatua edo Ilargiaren jauregia (1989). Laurogeita hamargarren hamarkadan gorako ibilbide honi eutsi zion (Tombuctu, 1997) eta ospe handiko idazlea zela, zinemaren mundura hurbildu zen, Smoke (1995) edo Blue in the face (1995) filmen gidoiak idatziz, zein Lulu on the bridge (1998) filma zuzenduz. Bere literatur estilo pertsonalaz hainbat sari irabazi ditu, baita jarraitzaile ugari ere.

- Gaiak

Ezagutzen duzu liburu hau?  Idatzi iritzi bat