BOBBY SANDS: Martxa baten lehen notak

BOBBY SANDS: Martxa baten lehen notak

Bilduma: AMAIUR

Egilea: O’HEARN, DENIS

Edizioa : 1

ISBN: 978-84-16350-09-4

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 22,00 €

(%20 arteko deskontua harpidedun izateagatik)

Erosi

- Deskargatu irudia bereizmen handian

- Deskribapena

- Liburu prentsan

- 'Aparteko historia bat', Julie Duchatel itzultzailearen artikulua (Gure Liburuak)

- Ikusi datu teknikoak

Argitalpen data: 2015/02/23

Orrialdeak: 563

Pisua: 687 gr

- Ikusi sinopsia

1981eko maiatzaren 5ean, 66 eguneko gose-grebaren ostean, Long Kesh kartzelako ospitalean hil zen Bobby Sands. Ipar Irlandako langile-klaseko familia batean hazitako gaztea. IRAko boluntarioa. Britainiar parlamentaria. Poeta. Mugimendu errepublikanoko liderra.
Bera eta beste bederatzi burkide heriotzeraino eraman zuen borrokak mundu mailako ikono bihurtu zuen. Hala ere, Denis OHearnek biografia hau idatzi zuen arte ezer gutxi genekien haren bizitzaz. Orriotan, gazte engaiatu baten bizitza kausitzen dugu, West Belfasteko kaleetatik mugimendu errepublikanoko zuzendaritzara eraman zuen ibilbide koherente eta eskuzabala. Bobby Sands eredu izan da mundu osoko borrokalarientzat; hona hemen iraultzaile handi baten bizitza- eta duintasun-testigantza.

- Egileari buruzko informazio gehiago


O’HEARN, DENIS(r)en BIBLIOGRAFIA Mexiko Berrian jaio zen eta 1970eko hamarkadan Belfastera joan zen bizitzera. Bertan, urte askoan ekintzailea izan zen: West Belfasteko Foro Ekonomikoko presidente izan zen baita Scoil na Fuisoige gaeliko eskolako zuzendaritzako kide izan zen ere. Wisconsineko eta Belfasteko unibertsitateetan irakatsi du eta, egun, Binghamtoneko unibertsitatean Soziologia irakaslea da.

- Gaiak

Ezagutzen duzu liburu hau?  Idatzi iritzi bat