ASKATASUNAREN ESKOLA

ASKATASUNAREN ESKOLA

Bilduma: AXURI BELTZA

Egilea: CASTRO RUZ, FIDEL

Edizioa : 2

ISBN: 978-84-8136-182-7

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 10,00 €

(%20 arteko deskontua harpidedun izateagatik)

Erosi

- Deskargatu irudia bereizmen handian

- Ikusi datu teknikoak

Argitalpen data: 2000/10/26

Orrialdeak: 102

Pisua: 164 gr

Liburuaren formatua: 130 x 190 mm

Azal mota: Rústica cosida; Tapa: plastificada mate,Guardas: sin imprimir;

- Ikusi sinopsia

8 urtetik aurrera. Kuban, Iraultza gailendu zenean, errebeldeek gotorleku militarrak eta kuartelak menperatu eta askatasunaren eskola bihurtu zituzten. Lehenengoa Fidelek inauguratu zuen, eta orduan eskaini zien hitzaldi oso bat haurrei lehen aldiz. Hitzaldi ezagun hura jasotzen du esku artean duzun liburuak. Bertan, besteak beste, iraultzaile onak izateko ikasi egin behar dela nabarmentzen du egileak, ikasten ez duenak, nahi izanda ere, ez baitaki gauzak ongi egiten.

- Egileari buruzko informazio gehiago

CASTRO RUZ, FIDEL(r)en CURRICULUM CASTRO RUZ, FIDEL (Birán, Cuba, 1926) Zuzenbidea ikasi zuen eta Alderdi ortodoxoaren hautagaia izan zen Kubako 1952ko hauteskundeetan, Batistaren estatu kolpeak bertan behera utzi zituen horietan. Moncada kuartelari egindako erasoa eta gero atxilotu zuten, 1953an. Indultua eman ziotenean Mexikora egin zuen ihes, eta bertan Uztailaren 26ko Mugimendua sortu zuen. 1956an, beste 81 kiderekin itzuli zen Kubara eta gerrilla gerra bat antolatu zuen, 1959an iraultzaileek irabazi zutena. Indar armatuen buru izan da, lehen ministroa eta Kubako Alderdi Komunistako idazkari nagusia. Munduko edozein iraultzailerentzat derrigorrezko ikur bilakatu da, eta, Txalapartan, Guerrillero del tiempo (2013) liburuaz gainera, beste hauek ere kaleratu ditu: La historia me absolverá (1999), Mañana será demasiado tarde (2000), El decoro del mundo (2000) eta De Seattle al 11 de Septiembre (2002).

- Gaiak

Ezagutzen duzu liburu hau?  Idatzi iritzi bat