Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada

Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada

Colección: AMAIUR

Edición: 1

ISBN: 978-84-17065-16-4

Precio: 17,00 €

(Hasta un 20% de descuento por ser suscriptor o suscriptora)

- Sin publicar -

- Datos técnicos

Páginas: 220

Peso: 301 gr

Formato libro: 135 x 215 mm

- Sinopsis

Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten, zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera... Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso aparteko bat aurkituko duzue. Baita gure historia borrokalariko aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere.

- Materias

¿Conoce usted este libro?  Escriba una opinión