- Home
- Nobedadeak
- Winesburg, Ohio
Winesburg, Ohio
Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?
Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Sherwood Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.
18,00 €
17,10 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin